Gaindegia testu logoa
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia

Hemeroteka

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Alh, 2011-12-12 13:17-an.

...Esandakotik eratortzen da Euskadi, Europar Batasuneko estatu kideek duten dependentzia-independentzia maila bera izanik, guztiz bideragarria dela herrialde gisa, eta, nire iritziz, gomendagarria ere bai. Izan ere, argi eta garbi hitz egin dezagun, Europak gaur duen egituraren barruan euskal nortasuna defendatzea, gure ekonomia, gure seme-alaben ongizatea defendatzea da, mundu globalizatu honetan zilegia den nazio-proiektua defendatzea baino areago. Azken batean, nahitaezkoa da euskal nortasuna defendatzea euskal herriaren «Giza Garapen Iraunkorrean» aurrera egin nahi badugu. Irakurri Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia eta Ekonomialaria eta EHUko Doktorearen iritzi artikulua BERRIA egunkarian.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Art, 2011-11-29 11:05-an.

Oraintsu kaleratu berri du Ikuspegik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Immigrazioaren 2010eko urteko txostena. Datuen arabera, azken bost urtetan lehenengo aldiz etorkinen kopurua jaitsi egin da. Hegoaldean, etorkinaren perfila emakumezko latinoamerikarra da (behar batzuk osatzera datorrena). Iparraldean, aldiz, etorkinaren perfila desberdina da: sexuaren arabera %51,7 gizonezkoa da eta %48,3 emakumezkoa eta adinaren arabera ez da Hegoaldera etorritakoaren besteko gaztea. Irakurri Xabier Aierdik eginiko analisia Gaindegia Txostenerako Euskal Herriko immigrazioaren inguruan, 41. orrialdetik aurrera.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Art, 2011-11-15 13:41-an.

Tren garraioaren bilakaera aztertzeko behatokia sortu dute hiru elkargok Akizetik Hendaia bitarteko tren zirkulaziori erreparatu xedez. Zirkulazioaz gain lurralde desberdinen datu ekonomikoak aztertuko dituzte. Irakurri albistea kazeta.info agerkarian.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Otl, 2011-10-07 12:37-an.

Euskal Herriko Laborantza ganbarak antolatutako laborantza herrikoi eta iraunkorreko azoka azaroaren 4tik 6ra bitartean iragango da Biarritzen. Ba ote da laborarien beharrik? galdera hori izango dute abiapuntu Lurraman biltzen diren guztiek.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Alh, 2011-10-03 14:42-an.

Euskal Herriko lurralde antolamenduaz hainbat dokumentu sortu da. Antxon Lafont doktoreak bere tesia hain zuzen gai horretan oinarritzen du: Lurralde antolamenduaren epistemologia. Ikuspegi geopolitikotik. Aldiz, badira, intereseko beste dokumentu batzuk eskuragarri. UEUk kaleratutako lana 2010ean Lurralde antolamendua Euskal Herrian: gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak eta Gaindegiako bazkideek gogoeta saio batean sorturiko dokumentua.
albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Art, 2011-08-23 10:09-an.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrezki kutxek, Vital Kutxa, BBK eta Gipuzkoako Kutxako administrazio kontseiluko kideen gehiengoa banka-erakunde bihurtzeko aldeko iritzia azaldu zuten pasa den ekainean. Prozesua argitzeko asmotan Zu Zeu-n gaiaren inguruko iturri desberdinetako informazioa bildu dute. Era berean, BERRIA egunkarian, Guzman Ruiz Garrok, Kontseilari orokorra BBK-ko Batzarrean, bere iritzia azaltzen du.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Azk, 2011-07-27 06:41-an.

2011eko lehenengo hiruhilekoan euskal industria sektorearen egoera indartu da lurralde guztietan. Iparralden Inplantazio Poloen ekimenaren bitartez, 10 urteko epealdian lurraldean bertan 1800 lanpostu sortu ditu eta urteko lehenengo seihilekoan 6 enpresa berri sortu dira. Eusko Ganberak argitaratutako azken buletinean azpimarratzen da Araba, Bizkai eta Gipuzkoak 2009ko hazkunde negatiboaren ostean 2011n azken bi urtetako hazkunde positiboena jazo duela, batez ere, kanpo merkatuen erantzunarengatik. Nafarroa Garaian, %2,1eko aldakuntza izan da ekoizpen industrialean 2010eko maiatzetik 2011eko maiatza bitarte.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Osg, 2011-04-14 10:59-an.

Atzerriko kapitala erakarri eta mantentzeko ahaleginetan Euskal Herriak geroz eta lehiakide gehiago ditu. Egindako inbertsioak eta sorturiko lanpostuak mantentzea eta hauek areagotzea litzateke erronka, une batetik bestera, atzerriko inbertsiogileek erabakiz aldatu dezaketelako eta tokiko egoera menpeko bihurtu. Irakurri BERRIA egunkarian, 2011/04/10, gaiaren inguruan argitaratutako erreportajea.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Art, 2011-04-12 08:07-an.

Berrikuntzako benchmarking-a aztertu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Lehiakortasunerako Euskal Institutuan, Orkestran. Horretarako, Europako Batasuneko erregioei erreparatu diete. Nabarmentzekoa da, egileen ustez, euskal lurraldeak testuinguru antzekoa duten beste batzuekin alderatu behar direla (Alemania, Austria eta Italiako hainbat lurralde), eta ez, esaterako, berrikuntzan zein beste alor batzuetan indize positiboagoak dituztenekin (Ile-de-France edota Inner London). Indicadores de Innovación y Benchmarking. Reflexión y propuesta para el País Vasco lanak proposamen landua jasotzen du gaiaren inguruan. Irakurri Mikel Navarro, Orkestrako Ikertzaileak eta laneko egileetako batek idatzitako iritzi artikulua BERRIAn, 2011/04/10.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Alh, 2011-04-11 09:10-an.

Euskal industriaren geroaz gogoeta eginez, Miguel Lazpiurrek, Confebask-eko Lehendakariak, bizi dugun egoera sozioekonomikoari aurre egiteko oinarrizkotzat du elkarlana eragile eta arlo desberdinetan izan, enpresen artean, instituzioetan, eragile sozioekonomikoen artean eta gizartean, orohar. Euskal enpresa arrakastatsu baten adibide da Nafarroan enpresa nagusia izanik, egoitza soziala Iruñean, eta mundu mailan 12 herrialde desberdinetan zabaldua dagoen Viscofan-ena. Haragizko produktuak ekoizten dituen enpresa da Viscofan, mundu mailan bere merkatuan lehena. Irakurri albisteak, EkaiCenter eta Diario de Noticias-en.

XML iturburua
pays-basque.eu GAINDEGIA. 943 30 43 65 Tel./Fax. - Posta-e.
Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain