Gaindegia testu logoa
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia

Gaindegia

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Otl, 2012-02-03 08:19-an.

Gai eta eduki berriekin Gaindegia Txostena 2011 argitalpena osatu dugu. Pixkanaka, Gaindegiaren web gunean edukiak zintzilikatuko ditugu. Analisiak (internazionalizazioa, gastu sozialen murrizketa, euroaren etorkizuna, erregio deprimituen azterketa...), eztabaida foroak (zor subiranoa), prentsa dosierra, Euskal Herriko eta bere lurraldeei dagokien estatistika sozio ekonomikoen eguneratzea...
albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Art, 2011-12-20 10:00-an.

Galdera erraza; erantzunak baditu bere zailtasunak. Ekonomia fikzioa dakar Joseba Barandiaran ekonomialariak bere analisian.

Oharra: Analisia GAINDEGIAk urtero kaleratzen duen Gaindegia Txosteneko edukien parte da aztergai diren beste gai batzurekin batera (www.gaindegia.org).

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Art, 2011-12-13 10:58-an.

Ikertzaileen nazioarteko talde batek metodo berri bat sortu du, iragartzeko Europako zer herrialdek dituzten bat egiteko ala elkarrengandik bereizteko aukera gehiago. Horretarako, irizpide demografikoak eta ekonomikoak baliatu dituzte, eta, berritasun moduan, baita irizpide kultural eta genetikoak ere. Ikertzaileek egindako iragarpenetako bat da zer erregiok duten pizgarri gehiago beren egungo nazioetatik bereizteko. “Ez gara esaten ari banantzea edo bereiztea onuragarria denik erregio horientzat, baina bai Euskal Herriak eta Eskoziak dituztela, termino erlatiboetan, horretarako pizgarri gehien”. Hauek dira Espainiako Karlos III Unibertsitate Publikoko ikerketaren ondorioetako batzuk. Ikus txostena. Jada txostena gaztelaniaz zintzilikatuta

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Alh, 2011-12-05 15:42-an.

Hauteskunde emaitzak ustiatu eta, Gaindegiak, datuok uztartu eta alderatzeko ahaleginean, Euskal Herria aintzat hartzen duten partiduen bozken ehunekoa aldagai sozioekonomikoekin alderatu du. Aldagai horiek biztanleriaren dentsitatea, establezimenduen euskal nortasuna, jaiotze tasa, zahartze indizea, 15-29 urte arteko biztanleria eta langabezi erregistratuaren hazkundea dira. Emaitzak udalerri mailan eta herrialde mailan kontsulta daitezke. Hauteskunde emaitzak, Espainiako gorteetarako azaroaren 20koak Hegoalderako eta Frantziako legebiltzarreko 2007 hauteskunde emaitzak hartzen dituzte kontuan Iparralderako.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Otl, 2011-11-25 08:47-an.

Udalerriz udalerri azken bozetako emaitzak ikus daitezke, Espainiako Gorteetarakoak Hego Euskal Herriko kasuan eta Frantziako Legebiltzarrerakoak Ipar Euskal Herrikoan www.eh-hauteskunde-emaitzak.net helbidean. Gaindegiak eta Berria egunkariak elkarlanean kaleratutako argitalpena.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Azk, 2011-09-28 08:55-an.

Izenburu bera duen elkarrizketa liburua oinarri hartuz, Imanol Esnaolak hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Bergaran. Liburuan, Euskal Herriko 13 eragile sozioekonomikok iritzia ematen dute alor desberdinen inguruan (laborantza, industria, hezkuntza, demografia, kultura, azpiegiturak...). Ikus liburua.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Azk, 2011-09-21 08:21-an.

Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean izeneko mahai inguruan Markel Olano (EAJ/PNV), Patxi Zabaleta (Aralar), Juan Carlos Alduntzin (Bildu) eta Hur Gorostiagak (Garapen Kontseilua) luze eta zabal eztabaidatu zuten lurralde desberdinen arteko kohesioa sustatzeko beharrezko ahaleginetaz, nahikeriez haratago. Ikus mahai ingurua osorik.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Azk, 2011-08-31 07:29-an.

Erreferentzia bertsuak izango dituen euskal esparru komunikatiboa finkatu eta aurrera eraman behar denaren uste irmoa du Jose Luis Aizpuruk, Euskal Irratietako Erredaktore buruak. Iparraldeko zein Hegoaldeko hedabideek eremu informatibo bat sortu beharko lukete eta pedagogia lanak bere gain hartu alde bietako errealitateak ulergarri eta interesgarri izan daitezen alde bietako ikus-entzuleentzat. Ikus Jose Luis Aizpururen irudiak Gaindegiaren Kanalean.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Art, 2011-08-30 13:38-an.

Iparraldeko industriako eragileak sortu bidean dira euskal enpresak lotzen dituen sare txiki bat. Enpresa hauek oinarritzen dituen elementua hizkuntza bera da, bilera guztiak euskara hutsean egiten baitira. Ekimen sortu berri honen lehenengo pausua Maulen izan zen eta aurrerago finkatzeke daude hitzordu berriak. Ikusi Michel Etchebest-ren irudiak Gaindegiako Kanalean.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Art, 2011-08-30 12:31-an.

Iparraldeko LABen arabera, lan harremanetarako euskal esparru sozio-ekonomikoa eraiki beharko litzateke Iparralden. Honen helburua baldintzak sortzea da Iparralden izateko egitura sozio-ekonomiko berezi bat, Kontseilu Ekonomiko baten betekizuna izango duena baina, kontsultiboa izateaz gain erabakitzailea izango dena. Mahai beraren inguruan aktore guztiak biltzeko egokiera eskainiko duena, Iparraldeko zein Hegoaldeko. Ikus Amaia Fontang-en bideoa Gaindegiaren Kanalean.

XML iturburua
pays-basque.eu GAINDEGIA. 943 30 43 65 Tel./Fax. - Posta-e.
Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain