Gaindegia testu logoa
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia

Gaindegia

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Art, 2009-11-03 10:52-an.

Euskal Herriko enpresa demografiaren inguruko azterketa jasotzen du +i data 02 argitalpenak. Enpresa eta sozietate kopuruaz gain hauen banaketa jarduera adar, enplegu eta tamainaren araberako sailkapena barneratzen ditu agerkariak. Adituaren irakurketa Maria Jose Aranguren, Deustoko Unibertsitateko Irakasle eta Orkestrako Ikertzailearen eskutik.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Otl, 2009-10-16 13:44-an.

Euskal diasporaren inguruko ikertzaileak eta gazteak bildu asmoz Euskal Herria mugaz gaindi mintegiak antolatu dira seigarrenez Arrasatzen. Urriaren 20tik 22ra bitartean iraungo du egitasmoak.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Otl, 2009-10-16 13:07-an.

Euskal Herriko laborantzaren ezagutzaren aldeko egitasmoan, 2009ko LURRAMA erakustazokan bizi kalitatearentzat oinarrizkoa den elementuaren inguruan eztabaidatuko dute aurten, ura. Erakustazokak urriaren 30ean irekiko ditu ateak azaroaren 1a arte.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Otl, 2009-10-16 10:59-an.

Iparraldeko garapen ekonomikoa lantzeko eragile guztien kontzientzia beharrezkoa dela azpimarratzen du Benat Castorenak, Hezkuntek elkarteko lehendakariak, Iparraldeko gazteen ibilbide akademiko eta sozio-profesionalaren azterketan. Irakurri Enbata, 2009ko irailak 10.
albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Osg, 2009-09-10 09:09-an.

Pedro Luis Uriartek Innobasque-ko bere lehendakari karguari amaiera emango dio. Hala ere, Uriartek Berrikuntzaren Euskal Agentziaren aitzinean jarraituko du. Innobasque-ko Batzar Nagusian egungo egoera ekonomikoa eta krisia gainditzeko gakoak aurkeztu zituen. Irakurri Innobasque-ko Batzar Nagusiko hitzaldia.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Alh, 2009-09-07 07:35-an.

Lan merkatuan, langabezia tasan eta kapitalen etekin tasa orokor beherakorrean iraungo dute krisi globalaren ondorioak honen aitzinean. Alta, hiru eremu hauetan eragitea bateraezina da. Mikel Zurbano Irakaslea, Argia Aldizkarian, 2.196. alea.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Otl, 2009-09-04 09:26-an.

Pirinio Atlantikoko igarobideak pairatzen duen saturazioak mugaz gaindiko eskualdeen garapen ekonomikoan eragiten du. Bestetik, bidaiarien garraioa dela eta zerbitzu publikoak hobetu beharra azpimarratu dute KES eta CESR kontseilu ekonomiko eta sozialek elkarrekin egindako bi txostenetan. Irakurria albistea KESeko web orrian.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Art, 2009-09-01 08:26-an.

Ereduen aldaketaren garrantzia azpimarratzen du Koldo Saratxagak egungo egoera ekonomiko eta soziala gainditzeko. Hori guztia hezkuntzatik hasita, aldaketa gutxi etorriko baita gizarte pasibo eta ez parte hartzaile baten eskutik. Irakurri Diario Vasco egunkarian, 2009-09-29ko alean egindako elkarrizketa.
albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Art, 2009-09-01 07:32-an.

Zerga politikaren inguruan oso kritiko azaldu dira adituak: Hegoaldeko zerga bilketa apala izan da EBarekin alderatuz, presio fiskal apala medio, eta lan errenten tipoa denez finkoa ez den bakarra pisu nabarmena hartzen du zorra estaltzeko garaian. Irakurri Argia aldizkarian, 2.195 alean banatutako Larrun gehigarrian, Mikel Noval eta Baleren Bakaikoari eginiko elkarrizketa.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Otl, 2009-08-28 08:20-an.

Mugaz gaindi lan egin eta bizitzeak eragindako behar eta galderei erantzuteko gida kaleratu du hirugarrenez Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak. Bertan, Espainiako eta Frantziako koadro fiskalak azaltzearekin batera hezkuntza, osasuna, lan mundua etab. inguruko informazioa eskaintzen du.

XML iturburua
pays-basque.eu GAINDEGIA. 943 30 43 65 Tel./Fax. - Posta-e.
Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain