Gaindegia testu logoa
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia

Gaindegia Txostena 2007: Sar hitza


Xabier Isasik, Gaindegiako lehendakariak,
Gaindegia Txostena 2007ri sarrera egiten dio.

Hona hemen zati bat:

"... Apurka-apurka milaka datu, indize eta adierazle batu ditugu. Lan hori beharrezkoa da. Dagoenekoz, GAINDEGIA, Euskal Herriari dagokionez, ekonomia eta jendarteari buruzko datu eta informazio gehien biltzen duen erakundeetako bat da. Baina gure helburua ez zen, soilik, datu eta informazio biltegia izatea. Izaera estatistikozko informazioak ez du deus ere balio ustiatu eta erabili gabe. Argitalpen honen bitartez, hain zuzen ere, egindako lanen zati bat ipini nahi izan dugu ekonomia eta jendarteko eragileen esku.

Behar izan eta aipatu arrazoi horiek eraman gaituzte lan hau argitaratzera. Txostena sei atal nagusitan banatu dugu: Euskal Herria 2007 adierazleetan, Zifratan gakoa, Adituen analisiak, Urteko ikerketak, Prentsan jasotakoa eta Eragile sozio-ekonomikoen oinarrizko gida. Bi irizpide adierazgarrik gidatu dute gure lana. Aurrenik eta behin, gaur eguneko Euskal Herriari buruzko informazio garrantzitsuena eta osotuena plazaratzea. Eta, aurrekoarekin batera, erabilgarritasuna..."

Irakurtzen jarraitzeko, ikus pdf-a.

TxostenaTamaina
03_Sar hitza.pdf85.3 KB
pays-basque.eu GAINDEGIA. 943 30 43 65 Tel./Fax. - Posta-e.
Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain