NOR GAREN
Gaindegiak jatorri eta izaera desberdinetako eragileak bildu nahi ditu. Profesionalak, enpresariak, unibertsitarioak, sindikalgintzakoak, hedabideetakoak eta herrigintzako beste sektore batzuetakoak elkartu gara proiektu hau abian jartzeko.
Aurkezpen triptikoa jaitsi (pdf)
ZERTARAKO SORTU GAREN
Gure xede nagusia honela zehaztu dugu: Errealitate sozio ekonomiko nazionala abiapuntu, Euskal Herriko sozio ekonomia esparru zabala bizitzea eta biziberritzea, eraketarako zein garapenerako ildo nagusiak aztertuz eta aurrera urratsak egitea ahalbidetuz.
GAINDEGIAREN GOGOETA
- Euskal Herriaren sozio ekonomiaren paisaia errotik aldatzen ari da.
- Europaren eraketak eta mundializazioak zuzen-zuzenean eragiten dute Euskal Herriaren bilakabidean.
- Euskal Herriko gizarte berrian informazioa, formazioa, teknologien transferentzia, ideien etengabeko trukaketa eta eraldatzeko gaitasuna ekonomia eta gizartearen garapenerako funtsezkoak izango dira.
- Sozio-ekonomiaren eragileok zer egiten dugun erabakigarria gerta daiteke herri honen geroarentzat.
- Aldaketa prozesu horretan Euskal Herria aintzat hartzen dugun eragile sozio-ekonomikook protagonista izan nahi dugu.
| Txostena | Tamaina |
|---|---|
| GaindegiaWeb.pdf | 1.21 MB |



