Gaindegia testu logoa
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia

Gaindegia Txostena 2009: Zifratan gakoa

Atal honetan Euskal Herriko ekonomia eta gizarteari neurria ipintzen laguntzen diguten zifra hautatuak aurkituko dituzu.

%34

1995-2007 urtea artean Araba, Bizkai eta Gipuzkoa izan dira Nafarroa Garaiko ekonomiaren hornitzaile eta eroslerik garrantzitsuenak. Epealdi horretan, hiru herrialdeek %25,3ko erosketa bolumena izan zuten Nafarroa Garaian eta %34ko salmenta bolumena. Hala ere, hiru lurraldeen erosketa eta salmenta bolumena apaldu egin zen 2003-07 bitartean. Nafarroa Garaiko erosketa-bolumena Araba, Bizkai eta Gipuzkoan hobetu egin zen bitartean 2005-07 artean, salmenta-bolumenek bestelako bilakaera izan zuten.

Iturria: www.c-intereg.es.

-%22,2

2008tik 2009 urtera bitartean, Hegoaldean, industria produkzioaren indizea %22,2 jaitsi zen Nafarroa Garaian, eta %20,9 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Industria-jarduera antzera apaldu da Hegoalde osoan, baina, datuok 2008ko abenduarekin alderatzen baditugu, hileko indizea alderatuz, 2009ko abenduan %14,5 igo zen ekoizpena Nafarroa Garaian, eta %2,7 jaitsi zen, berriz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Iturria: EUSTAT,INE.

%23,17

2008. urtean, Japoniakoarenantzera, enpresa-inbertsioa BPGren %23,17koa izan zen Euskal Herrian. 2000. urtetik aurrera, %2,53 jaitsi da enpresa-inbertsioa Euskal Herrian. EBk ere beherantz egin du 2000-08epealdian: 2008an inbertsioa BPGrekiko %21,09 izan zen. AEBn, %18,47ko inbertsioa egin zuten.

Iturria: EUROSTAT.

80

2009an, Euskal Herrian 80 langile hil ziren lan istripuz. Hiru urteren buruan, lan istripuan hildakoen kopurua jaisten joan da. 2007- 2008 urte artean, %10,4 hildako gutxiago izan ziren Euskal Herrian: 125etik 112ra jaitsi zen kopurua. 2008tik 2009ra, berriz, %28,6 egin zuen behera lan istripuan hildako langileen kopuruak Euskal Herrian (112tik 80ra).

Iturria: LAB sindikatua.

%125

Euskal banku, kutxa eta kreditu-kooperatiben artean, BANKOAk jaso du estaldura-berankortasun tasarik altuena: %125eko estaldura eta %1,59 berankortasun-tasa apala lortu du. Ondoren, IPAR KUTXA dago: 2009ko irailari begira, %102ko berankortasun-estaldura tasa eta %2,24ko berankortasun-indizea lortu zuen. Estaldurari dagokionez, gainerako erakundeak %60-95 artean kokatzen dira, eta berankortasun-indizea, berriz, %2,5-%4 artean.

Iturria: Kreditu erakundeak, CECA-k eta AEB-k argitaratutako datuak.

%1,79

2008an, BPGren %1,79 izan zen I+Gko gastua Euskal Herrian. Europan 2010erako ezarritako %3ko helburutik urrun dago kopuru hori, nahiz eta, 10 urteko epean, gastua %0,95etik %1,79ra igo den Euskal Herrian. EB-27ren batez bestekotik (%1,9) gertu baldin badabil ere, artean oso urrun dago beste herrialde batzuetatik: %3,72 ra iritsi da Finlandian, %3,78 Japonian, eta %2,62 AEBn.

Iturria: EUROSTAT

%28,78

Iparraldean, bigarren etxebizitzek hazkunde bikoitza izan dute 1999-2006 urte artean etxebizitza nagusien aldean. Etxebizitza nagusien kopurua %12,2 hazi da; aitzitik, bigarren etxebizitzak %28,78 igo dira. Gainera, etxebizitza hutsen kopurua %26,27 jaitsi da zazpi urte horietan.

Iturria: Ipar Euskal Herriko argazki sozio-demografikoa txostena, Gaindegia.

%8,65

Euskal Herriak %8,65eko langabezia tasarekin amaitu zuen 2009. urtea (EUSTATen datuak erreferentziatzat harturik). 2008. urtean baino %4,01 langabetu gehiago izan ziren. Hala ere, eta, atzeraldi ekonomikoa tarteko, egoera orain hamar urte baino positiboagoa da, langabezia tasa %13,77koa baitzen 1999an.

Iturria: EUSTAT, INE, INSEE.

%15,4

Euskal Portu nagusien artean, Baionako portuan %15,4 hazi zen trafiko metatua 2008-2009 urte artean. Hegoaldean, Pasaiako portuan eta Bilbokoan %26,62 eta %16 murriztu zen trafikoa epe horretan. 2009an, Pasaiako portuak 3,4 milioi tonako trafikoa izan zuen, eta Baionakoak 4,3 milioi tonatakoa. Bilboko portuan, aldiz, trafiko metatuak aurreko bi portuen kopurua erraz gainditu zuen (29 milioi tona), nahiz eta %16ko beherakada sumatu azken urtean.

Iturria: Pasaiako Portua, Bilboko Portua, Baionako Merkataritza Ganbara.

%7,5

2004. urtetik 2008. urtera, pobrezian murgiltzeko arrisku tasa 4,16 puntu jaitsi da; horixe diote estatistika-institutuek. 2004. urtean, Euskal Herrian, biztanleria osoaren %11,66 zegoen aipatu mugan; 2008an, berriz, %7,5. Finlandian ere, pobrezian erortzeko arrisku tasak puntu bat behera egin du 4 urteko epean (%29tik %28ra). EBn, ordea, 04-08 epealdian, aipatu tasa igo egin da (%16tik %17ra).

Iturria: INE, EUROSTAT.

263.876

Euskal Herrian, 263.876 enpresa zeuden 2008an, autonomoak barne. 2006tik aurrera, 17.767 enpresa berri sortu dira. 2006- 2007 epealdian, 15.967 enpresa sortu ziren, eta, 2007-2008 epealdian, 6.421. Soilik industrian izan da hazkunde negatiboa 07-08 urte artean, sektore horretako 89 enpresa gutxiago baitzeuden epealdiaren amaieran..

Iturria: EUROSTAT, EUSTAT, NIE, INSEE.

%4,4

Batez beste, osasungintzan egindako gastu publikoaren inbertsioa BPGren %4,4 izan zen 2007an Hegoaldean, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundean egindakoa baino baxuagoa (%6,5). Beraz, 2007an, Nafarroa Garaian, biztanleko 589,7€ gutxiago inbertitu zen osasungintzan, eta 647,7€ gutxiago, berriz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Iturriak: Azterketak. Hego Euskal Herriko osasun publikoaren inguruko txostena. 2010eko urtarrila. 19. zk. Manu Robles-Arangiz Fundazioa.

Jaitsi dokumentuaren pdf-a.

Aurkibidera itzuli.
TxostenaTamaina
GT09_URTEKO_ZIFRAK.pdf151.32 KB
pays-basque.eu GAINDEGIA. 943 30 43 65 Tel./Fax. - Posta-e.
Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain