Euskal Herriko adierazle ekonomiko eta sozial nagusien indizeak zein diren ezagutzea erronka handia da. Gaindegiaren helburua gisa horretako informazioa ezagutzea izanik, ekonomilari ezagunez osatutako talde batek hainbat adierazle kalkulatzeko proposamen metodologiko bat eraiki du. Ez da lan erraza euskal herrialde guztietarako proposamen bateragarri bat eraikitzea. Egindako lanak, beraz, egin beharreko bide zail batean lehen urrats bat izan nahi du, bai adierazle kopuruari dagokionez, bai hautatutakoen metodologiari dagokionez.
Egindakoak, ordea, Euskal Herriaz eta bere herrialdeez orain arte ezezaguna zitzaigun argazki zehatza utzi digute. Jardunaldi honen helburua egindakoa aurkeztu eta lortutako emaitzak aztertzea da.EGITARAUA
- 09:30:
- Harrera eta dokumentazioa banatu
- 10:00-11:00:
- EGILEEN HITZALDIA, Egindako lanaren aurkezpena
(Jon Larrañaga, Enekoitz Etxezarreta, UPV-EHU) - 11:00-11:45:
- HITZALDIA, eskuratutako indizeen gaineko analisia
(Anton Borja, UPV-EHU) - 11:45-12:15:
- Atsedenaldia
- 12:15-13:30:
- MAHAI INGURUA: Adierazle hauen joera Euskal Herrian eta munduan.
IRAILAREN 26an, Donostiako EHUko Enpresa Eskolan (Oñati Plaza 1, Donostia) OHARRA: jardunaldia euskaraz izango da. Behar izanez gero aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.606 irakurketa

