Ipar Hegoa Fundazioak eta Gaindegiak elkarlanean egin duten
“Euskal Herria eskualdeka. Egoera sozio-ekonomikoaren argazkiak” liburua aurkeztu dute. Argitalpen honetan Euskal Herriko eskualde guztietako hainbat arlo sozio-ekonomikotako datu interesgarriak ezagutzera ematen dira.
Liburuaren oinarrian
Berria egunkariak 2004-2005 ikasturtean Egitura gehigarri ekonomikoan argitaratu zuen artikulu saila dago. Orain Ipar Hegoa fundazioak eta Gaindegiak artikulu sail hori liburu moduan eta hiru hizkuntzatan (euskara, frantsesa eta gaztelania) eskaintzen du, Euskal Herria ezagutu nahi duen guztientzat modu erraz eta atseginean eskuragarri. Datu horiei guztiei lurralde antolamenduari buruzko sarrera bat gehitu dio Gaindegiak.
Bestalde, Gaindegiak artikulu horiek, banan banan jaisteko aukera ere eskaintzen du bere webgunean, norberak bere eskualdeari edo behar duen eskualdeari buruzko informazioa erraz eskura dezan.
Eskualdeen zerrendara joan
Liburuaren aurkezpenean Pazis Garcia Ipar Hegoa fundazioko arduradunak, Xabier Isasi Gaindegiako lehendakariak eta Martxelo Otamendi
Berria egunkariko zuzendariak parte hartu dute. Hirurek nabarmendu dute Euskal Herri osoko datuak ezagutzea eta biltzea oraindik ere lan nekeza dela, eta horrelako lanak beharrezkoak direla, orain eta gero.
Liburua doakoa da eta udazkenean eragile politiko, sozial eta ekonomikoei, hezkuntza arloko profesionalei eta ikastetxeei banatuko zaie. Bestela,
nahi duenak PDF formatoan eskura dezake webgune honetan.
Liburuaren PDF-aEUS-CAT, Mugaz gaineko lurralde antolamenduari buruzko jardunaldiak
GAINDEGIAk lurralde antolamendu eta mugaz gaineko harremanei buruz hausnarketa egiteko jardunaldiak antolatu ditu maiatzean. Euskaldunok eta katalanek mugak ezartzen digun zatiketa, nahiz horren ondorioak, pairatzen ditugu gure jendarte, kultura zein ekonomian. Jardunaldi hauen bitartez, Europaren agertokian normalizazio sozial eta politikoa lortzeko ezinbestekoa izango den debatea sustatu nahi dugu. Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan kohesio soziala ahalbidetuko duen mugaz gaineko lurralde antolamenduaz gogoeta egin nahi dugu.
Mugaz gaindiko errealitatea kontuan hartzen ez duen lurralde antolamenduak arazo sozio-linguistikoak, hezkuntza ereduen bateraezintasuna, hedabideen zabalkunderako mugak, ekonomia arloko edo instituzioen arteko elkarlanerako trabak, edota azpiegitura komunak eratzeko oztopoak dakartza. Hala ere, Europako Batasunaren garapenak eta zenbait eragileren esperientziak erakutsi dute elkarlanaren bidea jorratuz mugak eragindako zatiketa gaindi daitekeela.
*Data: maiatzak 5 eta 6.
*Lekua: Andoain. Martin Ugalde Kultur Parkea.
*Matrikularen prezioa: 30 euro (bazkaria barne) / Bazkideentzat: 15 euro.
PROGRAMA
Maiatzak 5 - 18:00: Ongi etorri: Antton Lafont, Gaindegiako bazkidea eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko (EGAB/CES) lehendakaria
- 18:15: 1. mintegia, Hezkuntza eta hizkuntza. Hizlariak:
- ·Lore Erriondo, UEUko zuzendaria
- ·Alà Baylac Ferrer, Cereteko institutuko irakaslea
- ·Joan Peytavi Deixona, Perpinyà-ko unibertsitateko irakaslea
Maiatzak 6 - 9:30: 2. mintegia, Kultura eta hedabideak. Hizlariak:
- ·Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria
- ·Esteve Valls, kazetaria
- 11:00: Atsedenaldia
- 11:30: Liburu aurkezpena: "Acción colectiva hegoalde-iparralde" (2006, Fundamentos), Francisco Letamendia. Hizlariak:
- ·Francisco Letamendia, ikerlari mugaz gaineko gaietan
- ·Xabier Isasi, Gaindegiako lehendakaria
- ·Anton Borja, Gaindegiako bazkide eta ekonomian doktorea
- ·Igor Ahedo, ikerlari mugaz gaineko gaietan
- 14:00: Bazkaria
- 16:00: 3. mintegia, Ekonomia. Hizlariak:
- ·Anton Borja, ekonomian doktorea
- ·Joan Francesc Castex Ey, mugaz gaineko eta Europako gaietan aditua
- 17:30: Mahai ingurukoa: Zein lan ildo behar du Euskal Herria eta Països Catalansetako kasuetan kohesioa helburu duen politika batek? Hizlariak:
- ·Antton Lafont, Gaindegiako bazkidea eta EGAB/CES-eko lehendakaria
- ·Francisco Letamendia, ikerlari mugaz gaineko gaietan
- ·Joan Francesc Castex Ey, mugaz gaineko eta Europako gaietan aditua
- 19:00 Amaiera
*Metodologia: Hizlari bakoitzak 20 minutuko sarrera egingo du eta ondoren eztabaidarako txanda irekiko da parte hartzaile guztien artean.
Izen ematea Euskal Herriko datu estatistikoak
Ikusgai dago Euskal Herriko Datuen Talaia izeneko webgunea. Bertan beste inon topatuko ez dituzun Euskal Herri osoko hainbat datu estatistikoak biltzen dira: www.datutalaia.net
GAINDEGIAren aurkezpena
GAINDEGIA, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak agerraldi soziala egin du bere burua jendartean ezagutzera emateko. Agerraldia urtarrilaren 21ean izan zen Miramon Teknologi Elkartegian.
Euskal Herriko egitura adierazleak
Bizkaia eta Euskal Herriko egitura adierazleen azterketak adierazten digu 2000. urteko Lisboako Estrategien helburuetako sailkapenaren arabera gure batez besteko egoera tartekoa dela.
Ikus txostena helbide honetan.
Ipar Euskal Herriko ekonomia aztertzen
Gaindegiak sortutako azken dosirrean Ipar Euskal Herriko ekonomiaren ezaugarri nagusiak aztertu eta adierazle ekonomiko nagusien datuak aurkezten dira besteak beste.
Ikus dosierra.