Gaindegiak, Euskal Herriko sektore ekonomiko eta laborantzaren inguruko prentsa oharrak zintzilikatu ditu
www.datutalaia.net webgunean.
Dokumentu hauek, lan zabalago baten sintesia dira, landutako gaiak hobeto ulertzen laguntzen digutenak.
Ikus prentsa oharrak ondorengo esteketan:
- SEKTORE EKONOMIKOAK 1, 05/06/01: "Euskal Herrian, okupatuen %3,0 baino ez ditu enplegatzen
nekazaritzak: 36.322 lagun, 2001eko datuen arabera."
- SEKTORE EKONOMIKOAK 2, 05/05/26: "Euskal Herrian, bost biztanle okupatutatik hiru zerbitzuetan ari
da."
- LABORANTZA 1, 23/11/06: "Euskal Herrian geroz eta nekazal ustiategi gutxiago ditugu, batez ere, neurri txikiko ustiategiak dira desagertzen ari direnak"
- LABORANTZA 2, 30/11/06: "NEKAZAL ESTATISTIKAK: Euskal Herriko datuak homologatzea"
Laborantza dosierra ikusteko egin klik hemen.
Lan hau laburbiltzen duen argitalpena ikusteko, berriz, egin klik hemen.
Euskal Herrian bederatzi etxebizitza nagusitatik bakarra dago alokairuan, eta %85,3 jabetza eredukoak dira
2001eko datuen arabera, Euskal Herrian jabetzaren eredua da nagusi etxebizitza eskuratzeko orduan. Hamar etxebizitzatatik zortzitan baino gehiagotan (%85,3) jabeak bizi dira, eta hamarretik bakarra baino ez dago alokairuan (%10,6)...
Euskal Herriko bost etxebizitzatatik bat (%19,1) hutsik dago
Zentsuetako datuen arabera, Euskal Herrian 245.422 etxebizitza daude hutsik; bost etxebizitzatatik bat (%19,1).
Euskal Herrian, bost biztanle okupatutatik hiru zerbitzuetan ari da
Euskal Herrian, 2001eko datuen arabera, hirugarren sektorean ari da lanean jende gehien (zerbitzuetan); gutxien, berriz, lehen sektorean (nekazaritzan, abeltzaintzan, arrantzan...). Bigarren sektorea (industria eta eraikuntza) indarra galtzen ari da, baina oraindik ere garrantzitsua da...
Egun, euskal herritar okupatu gehienak (%61,6) zerbitzuetan ari dira lanean
Zerbitzuen sektorea da egun euskal herritar gehien enplegatzen dituen sektorea, 2001eko datuen arabera. Bost euskal langiletatik hiru (%61,6) ari dira zerbitzuetan.
Euskal Herrian 1,3 milioi familia-etxebizitza daude, eta bakoitzean batez beste 2,3 lagun bizi dira
Euskal Herrian 1.287.127 familia-etxebizitza zeuden 2001 urtean. Etxebizitza gehien Bizkaian daude, 467.850, zehazki, Euskal Herriko etxebizitzen herena baino gehiago (%36,3). Etxebizitza gutxien, berriz, Zuberoan daude: 7.560 besterik ez, Euskal Herriko etxebizitzen %0,6. Gainerako herrialdeei dagokienez, Gipuzkoan 292.843 etxebizitza daude (%22,8), Nafarroa Garaian 254.954 (%19,8), Lapurdin 126.366 (%9,8), Araban 124.957 (%9,7) eta Nafarroa Beherean 12.597 (%1,0)...>>>
Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin etxebizitza nagusien %22-%40 alokatzen dituzte, eta gainerakoetan, %7-%8
Lapurdi da etxebizitza gehien alokatuta dituen herrialdea: 1999an, %39,9ko portzentajea zuen. Gehien hurbiltzen zaizkionak Nafarroa Beherea eta Zuberoa dira, %23,5 eta %22,3ko portzentajea baitute hurrenez hurren. Gainontzeko herrialdeak urrun daude horietatik: Gipuzkoak %8,1eko portzentajea zeukan 2001. urtean, Nafarroa Garaiak %7,7koa, Bizkaiak %6,9koa eta Arabak %6,7koa.
Industria euskal ekonomian funtsezko sektorea da oraindik ere, okupatuen %35,4rekin
2001eko datuen arabera, Euskal Herriko okupatuen %35,4 ari dira industrian lanean, Europako Batasuneko batez bestekorik handiena. Industria, beraz, oraindik ere funtsezko sektorea da euskal ekonomian, nahiz eta birmoldaketa industrialaren ondoren pisua galdu duen. Industriak jende gehien Gipuzkoan (%39,8) eta Araban (%39,0) enplegatzen du, eta gutxien, berriz, Lapurdin (%20,9)
Euskal Herrian, okupatuen %3,0 baino ez ditu enplegatzen nekazaritzak: 36.322 lagun, 2001eko datuen arabera
Euskal Herrian, 2001eko datuen arabera, okupatuen %3,0 baino ez dira ari nekazaritzan lanean, Europako Batasuneko batez bestekorik txikienetakoa. Beste 5 herrialdek soilik dute Euskal Herriak baino batez besteko txikiagoa: Suediak (2,9), Alemaniak (2,6), Luxenburgok (2,2), Belgikak (1,9) eta Erresuma Batuak (1,5). Nafarroa Beherea eta Zuberoa dira Euskal Herriko herrialde ‘nekazarienak’. Nekazaritzak pisu gutxien, berriz, Bizkaian du (okupatuen %1,7 besterik ez)...
EHko demografiaren inguruko prentsa oharra