Gaindegiaren aurtengo helburu nagusia EUSKAL HERRIKO EKONOMIA ETA GIZARTE GARAPENAREN BEHATEGIARI oinarriak jartzen hastea da.
Era honetako behategi bat sortzeko nahikoa adostasun badagoela iritzita, 2007. urtea BEHATEGIA sortzeko bidean urrats sendo bat egiteko balio izatea nahi genuke. Izan ere, aurtengo urtean kide berriak, konpromiso sendoak eta adostasun maila handitu nahi genituzke, pauso horretatik datozen urtetan BEHATEGIA gorpuztu ahal izateko.
Beraz, 2007. urtean Gaindegiak batez ere BEHATEGIA eraikitzen hasteko prestakizunetan lan egin beharko du. Horrek, besteak beste, gure ahaleginak eta ditugun baliabideak norabide horretan jartzea eskatzen digu.
Arlo estrategikoetan beraz, helburu hauei lotuko gatzaizkie: