Gaindegia testu logoa
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia

Albisteak

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Alh, 2009-08-24 10:46-an.

Pyretic jardunaldien bitartez Nafarroa Garaiko eta Akitaniako informatika klusterrek IKTen garapena sustatu eta sektorearen erronkak aztertu nahi dituzte herrialde horien arteko enpresen baitan. Urriaren 20rako konferentzia, tailer eta eztabaidez osatutako programa interesgarria antolatu dute.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Alh, 2009-07-27 14:30-an.

Orkestra-ko azken txostenaren arabera berrikuntza elementu garrantzitsua izan da lehikortasunaren inguruko gogoetan baina bizitako eskenategi aldaketak giltzarri izango diren elementu berriak garatu beharrera garamatza. Ikus Euskal Autonomia Erkidegoaren Lehiakortasunari buruzko II txostena.
albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Art, 2009-07-14 11:47-an.

2006-2008 epealdian Iparraldeko establezimendu kopurua %5,3 hazi da eta enplegua aldiz %2,9. Joera hori ordea ez dator bat Iparraldeko lurralde eremu guztietan: BAB, Amikuze eta Lapurdi Behereako eskualdeetan establezimenduen kopurua nabarmen igo den arren langileen kopurua jaitsi egin da. Ikus Baionako Merkataritza Ganbarak ateratako azken txostena: Ipar Euskal Herriko eta bere lurraldeen egoera ekonomikoa.
albistea
admin-k erantsia Art, 2009-07-07 08:01-an.

Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak Lapurdi Hegoaldeko 12 herri biltzen ditu bere baitan, hasi Hendaia, Ainhoa, Arbona eta Getariraino, bertako eta beraien garapen ekonomikoa kudeatzeko asmoz betiere guztientzat garapen sostengarri bat lortu nahiean. Elkargoak ez du izaera administratiboa, batez ere, giza baliabideen eta indarren metaketa edo elkartzea da.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Alh, 2009-07-06 08:03-an.

Gaindegiak Kutxako Gizarte Ekintzarekin hitzarmena sinatu du berriki Euskal Herriko ekonomia eta gizartearen gaineko ikerketak editatu eta zabaltzeko.
Egingo diren lanen artean daude, besteak beste, Euskal Herriko Adierazle Nagusien zerrenda, www.atlasa.net gunea edota Euskaraz eskolatuen ibilbide sozio-profesionala Iparraldean.
albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Otl, 2009-07-03 13:18-an.

Aplikazio guztiak erabat garatu ditu www.atlasa.net atariak. Horretaz gain, argibideetarako atal berezi bat landu da adibide praktikoekin osatuta Atlasa erabiltzen ikasteko. Bideoak eta azalpenak aplikazio ikusgarri honentzat.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Osg, 2009-07-02 09:12-an.

Ekainaren 13an, Gaindegiak 2009ko Bazkideen Batzar Nagusia ospatu zuen. Zuzendaritza berritzeaz gain 2009 urteko jarduera plana onartu zen. Aurrera begira sozializazioak inoiz baino pisu eta garrantzia gehiago izango du Gaindegiaren jardunean.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Alh, 2009-06-15 10:19-an.

Uztailaren 2an, osteguna, arratsaldeko lauetan hasita, Gaindegiak, www.atlasa.net, Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen Atlasa proiektua aurkeztu eta proiektuari erabilera pertsonala nola eman erakutsiko du Hik Hasi-ko udako ikastaroetan, Donostian.

albistea
kategoriak: Gaindegia | Hemeroteka
admin-k erantsia Alh, 2009-06-15 09:50-an.

Pertsonen parte hartzea enpresan gai hartuta Forokoop-ek, Foro Kooperatiboak, III. Biltzarra ospatuko du ekainaren 18an. Egun berean Kooperatibismoaren Mundu eguna ospatuko dute. Ikus Forokoop-en III Biltzarreko egitaraua.
albistea
kategoriak: Gaindegia | Gaindegia
admin-k erantsia Osg, 2009-05-28 07:58-an.

Eduki eta albiste interesgarriak ekonomia eta gizarte gaiei zuzendutako ekimenen Albistariko ale berrian: Gaindegiaren 5.go urteurrena, Gaindegia Txostena 2008aren aurkezpena, erreseina, argitalpen, iritzi artikulu...
Irakurri Gaindegia Albistaria 2.go zenbakia. 2009ko maiatza.
pays-basque.eu GAINDEGIA. 943 30 43 65 Tel./Fax. - Posta-e.
Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain