Albisteak
admin-k erantsia Alh, 2010-06-21 10:17-an.
10 urteotan Iparraldeko biztanleria
hazi egin da barnealdearen kalterako eta kostaldearen mesederako, biztanleria heldua eta jaiotze tasa baxua dago, zerbitzuen sektorea gailentzen da sektore ekonomikoetan
lehenengo sektorearen kalterako eta industria ahula da. Lan merkatua prekarioa da eta azken hau feminizatzen ari da. Gazteak atzerrira joaten dira ikastera eta ez dute beraien
bizitza profesionala Iparraldean garatzen. Ondorio hauek eta gehiago lotu zituzten Eguzki Urteaga, Eneko Bidegain eta Lontzi Amadok Gaindegiak UEUko udako ikastaroetan antolatutako hitzaldian. Entzun audioak.
admin-k erantsia Alh, 2010-06-21 07:55-an.
Nekane Juradok, Baleren Bakaikoa eta Antón Borjak egungo egoera sozio-ekonomikoaz hausnartu zuten eta Carlos Etxeberri kazetariaren gidaritzapean, euskal ekonomiaren erronkak eta balizko aterabideen inguruan solastu ziren 2010eko uztailean Gaindegiak antolatu zuen mahai inguruan. Eztabaida entzungai dago hemen.
admin-k erantsia Art, 2010-05-18 13:01-an.
Euskal Herriko ekonomiaz eta gizarteaz gogoeta egiten duen argitalpena prest da, GAINDEGIA TXOSTENA 2009. Hirugarrenez, Gaindegiak, egungo ekonomia eta gizarte arloko egoera hobeto ulertzeko gakoak eskaintzen ditu, informazio eta datu berriekin.
admin-k erantsia Alh, 2010-04-12 09:33-an.
Euskal Herriko biztanleria %7 hazi da 2001-2009 epealdian. %46,17 hazkundea izan du BPGean 2007 bitartean eta enpresa inbertsioa %2,53 murriztu da zortzi urtean. +i data 05 argitalpen berrian, Gaindegiak Euskal Herrirako neurtu dituen adierazle ekonomiko eta sozialak eguneratu ditu. Ekarpen moduan, 10 urteko segida bat osatu dugu Euskal Herriko eta Finlandiako datuak alderatuz. Ikus +i data 05 argitalpena.
admin-k erantsia Art, 2010-03-30 11:06-an.
Intereg IV programaren laguntzarekin Bidasoa Activa eta Hego Lapurdi Herri Elkargoaren artean eratu den Innov-Mugabe programak Hegoaldeko zein Iparraldeko egoera sozial eta ekonomikoaren garapenari bultzada eman nahi diete. Era berean, ESTIA eskola teknikoak ERALAN 2 programarekin jarraituko du. Irakurri albistea www.kazeta.info.
admin-k erantsia Alh, 2010-03-22 08:38-an.
Izenburu bereko liburua kaleratu du Anton Borjak, EHUko irakasleak, Gaiak argitaletxearekin. Euskal Herriko ekonomia faktore ezberdinetatik aztertzen du egungo egoera ulertzeko gakoak eskainiz. ARGIA, 2010/03/10, 2223 zb.
admin-k erantsia Alh, 2010-03-08 09:19-an.
Bidasoaren alde bietako herritarren ezezagutzak bultzaturik, herriaren kohesiorako oinarrizko elementuen beharra sumatuta, EKEk, Euskal Kulturaren Atariak, Iparraldea bere errealitatean ezagutarazteko bideo bat sortu du Hegoaldeko gazteei zuzenduta bereziki. Ikus bideoa.
admin-k erantsia Azk, 2010-02-10 09:12-an.
40 zientzialariz osatuko da MIK S. Coop eta Mondragon Unibertsitateak sustatuko duten Kudeaketa Aurreratuko Ikerketa Zentroa. Erakundearen helburua estrategia esparrutan sortutako eta zabaldutako ezagutzan lehena izatea da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan enpresen eta gizartearen lehiakortasuna garatzeko. Irakurri albistea, Noticias de Gipuzkoa, 2010/02/09, egunkarian.
admin-k erantsia Azk, 2010-02-10 08:25-an.
Eustateko Metodologia, Berrikuntza eta I+G Arduraduna da egun Anjeles Iztueta Tolosarra. Gogoan du, 1979an Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren inguruko informazio falta ikaragarria zegoela eta egun Eustat-en lanaz haratago, Gaindegia bezalako behategien garrantzia azpimarratzen du Euskal Herriko errealitatea ezagutzeko. Irakurri Euskonews-en, 518. zenbakian egindako elkarrizketa.
admin-k erantsia Art, 2010-02-09 15:35-an.
Euskarak, katalanak eta galegoak telebistan beren tokia izan dezaten, "Mugarik gabeko telebista" izeneko kanpainari atxiki dira Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia eta Kontseilua. Otsailaren 25ean amaitzen da elkarteok, Acció Cultural del País Valencià-rekin batera, aurkeztutako lege proiektuari babesa emateko aukera. Ikus Eusko Ikaskuntzako gunea.
|