Artikuluak
admin-k erantsia Osg, 2011-12-22 07:46-an.
Euskal Herriak eremu ekonomiko eta sozial berezi gisa garatu behar duela uste dugunok beste ikuspegi batetik begiratzen diogu ekimenari. Bilakaera sozio-ekonomikoak dakartzan erronkei eraginkortasunez erantzun eta euskal herriaren biziraupena ziurtatzen duten lankidetza tresnak behar ditugu. Horrexegatik, hain zuzen, ekimen hau edo beste batzuetatik eskatzen duguna euskaldunen arteko lankidetza sustatu eta babestea da. Balio izan beza, gutxienez, Euskal lurraldeen arteko lankidetzan zein mugaz gaindiko harremanetan ezarria dugun ataka zabaltzeko. Hortik begira diogu ekimen instituzional hau ez dela erabat baikorra. Irakurri Xabier Isasi eta Imanol Esnaola, Gaindegiako Lehendari eta Idazkariaren iritzi artikulua.
xabierisasi-k erantsia Osg, 2011-11-10 13:02-an.
"Ez dugu gogoko horren gordin esatea, baina ez politikan ez ekonomian ez eta jarduera eremu gehienetan ere, ez da jokatzen gure lurraldetasuna bere osotasunean aintzat hartuz." Xabier Isasik eta Imanol Esnaolak sinatutako iritzi artikuluan Euskal Herria subjektuaren inguruan dihardute. Jarraitu irakurtzen.
xabierisasi-k erantsia Azk, 2011-06-15 06:32-an.
Nafarroa Garaiko Auzitegi Gorenak Euskal Herria existitzen ez den eitea dela esan berri digu eta, ondorioz, Euskal Herria izendapena ez dagoela testu liburuetan baliatzerik. Paradoxa ordea, hortxe dago, ukatzeak berak aitortzen diola izatea. (...) Jarraitu irakurtzen. Xabier Isasi eta Imanol Esnaola, Gaindegiako Lehendakari eta Idazkariaren iritzi artikulua.
xabierisasi-k erantsia Osg, 2010-12-02 12:40-an.
Hegoaldea eta Iparraldea elementu asko medio elkarrengandik oso urrun daudela senti daiteke baina lankidetzaren formula oso baliagarria litzake euskal lurraldeen errealitate ekonomiko eta sozial desberdinak uztartu eta osagarritzeko. Xabier Isasi eta Imanol Esnaolak Gaindegiak antolaturiko Jarduera ekonomikoen erronkak Euskal Herrian mahai inguruan jasotako hainbat ideien inguruan hausnartzen dute. Irakurri iritzi artikulua.
xabierisasi-k erantsia Otl, 2010-07-16 06:56-an.
Udalak dira herritarrek gertuen duten administrazio-unitatea, eta, neurri batean, lurralde-antolamenduaren oinarria eta estatuaren lehen unitatea da udalerria. Beren eskumenen baitan, eguneroko bizitzako hainbat alor antolatzen dituzte udal-ordenantzek; hala nola, lurraldea, laguntza- eta gizarte-zerbitzuak, ondasun historikoak, hizkuntza edo kultura.
jbustillo-k erantsia Osg, 2010-06-17 14:49-an.
Marc Legasse idazleak Pasacalle por un país que ni existe idatzi zuen bere garaian –euskarara itzulita “Existitzen ez den herri baten omenezko kalejira” emango genuke–. Izenburu horrek, bada, beste zeinahik baino hobeto azaltzen du Euskal Herriaren egoerak sortzen duen ezina, nazioartean herri burujabe gisa ikusezina baita. Jarraitu irakurtzen, Joxerra Bustillo Kastrexana, Gaindegia Txostena argitalpeneko Zuzendariaren iritzi artikulua.
xabierisasi-k erantsia Azk, 2009-09-23 14:12-an.
Mapak geruza desberdinez osatzen dira. Euskal Herria kontzeptuak kutsu kulturala badu, aintzat hartzen ditu bere baitan beste errealitate batzuk, ekonomikoa, soziala, akademikoa, mediatikoa... Eta errealitate horiek guztiek Euskal Herriko mapa osatzen dute, herri bat, finean. Irakurri Xabier Isasi Balanzategi, Gaindegiako Lehendakariaren iritzi artikulua.
xabierisasi-k erantsia Azk, 2009-05-27 12:18-an.
ATZERALDI GLOBALA ETA TOKIKO ESTRATEGIA EUSKAL HERRIAN
Zabor-mailegu (sub prime) eta ustelkeria finantzarioa batetik eta higiezinen inguruan sortutako burbuilaren eztanda bestetik, inoiz ikusi gabeko ondorioak utziko dituzten gertaera ekonomikoen lekuko gara azken hilabeteotan. Halaber, informazioaren gizartean bizitzeak atzeraldia are bizkorrago sentiarazten digu.
xabierisasi-k erantsia Art, 2008-07-15 10:54-an.
Bidasoako muga da Euskal Herriko biztanleak gehien zatitzen dituena. Xabier Isasik, Gaindegiako Lehendakariak bere iritzia ematen du gaiaren inguruan.
xabierisasi-k erantsia Azk, 2008-04-30 11:54-an.
Xabier Isasi Balanzategiren, GAINDEGIAko lehendariaren, iritzi artikulua GAINDEGIA TXOSTENA 2007 argitalpenaren inguruan, GAINDEGIAren azken lana.
Jarraitu irakurtzen.
|