![]() |
|
Ikerbasque Fundazioko Batzorde Betearazleko Presidentea |
|
Euskal Herriaren egungo egoerari dagokionez,
ikerketa ezinbestekoa dela irizten dio
Gallasteguik eta are gehiago krisi garaian.
Oinarrizko ikerketa funtsezkoa dela deritzot.
Baina Euskal Herrian ezinbestekoa
da eta, are gehiago, ekonomia krisi garaian,
ezagutza balio gisa jartzeko esfortzua egitea,
terminologia modernoan esanda. Argi
gera dadila niretzat ezagutza bera baliotsua
dela jada, baina horrez gain, epe laburrean
arazo jakin batzuk konpontzeko aplika badaiteke,
besteak beste, konputazioaren, biomedikuntzaren,
ekonomiaren, kimikaren eta
ingurumenaren arloan, zalantzarik gabe gizarte
eraginkortasuna askoz handiagoa izango
da. Arlo horretan ditugun aukerak oso zabalak
dira, bi faktoreri esker: teknologia zentroen aldeko
apustu handia eta geroz eta indar handiagoa
duen euskal unibertsitate sistemaren aldeko
apustua.
Arlo honen indarguneei eta ahulguneei dagokienez, zientzia esperimentaletan
ahalmen handia dugula adierazi du katedradunak.
Giza eta Gizarte Zientzien arloa, ordea, baztertuta dugula
irizten dio.
Euskal Herrian, zalantzarik gabe, askoz ahalmen handiagoa
dugu zientzia esperimentalen arloan. Edonola ere, Giza eta Gizarte
Zientzien arloak ere zentroetan eta ikerketa taldeetan
Ikerbasqueko ikertzaileak edukitzeak dakartzan abantailez goza
dezan ahalegintzen ari gara.
Biogunea, Nanogunea edo EHUko Ikerketa Zientifikoen
Goi Kontseiluak bezalako CICak erakarpenezko
elementu garrantzitsuak dira. Giza eta Gizarte
Zientzien arloan ez dago horrelako zentrorik, eta
hori nabaritu egiten da. Zentzu horretan, zerbait
egin behar da. Bikaintasunak bikaintasunari deitzen
dio, eta horrez gain, baliabideak, ekipoak eta instalazioak
edukiz gero, erakarpena handiagoa da.
(...) Epe laburrera, hainbat herrialdetako 100
ikertzaile bikainek beren lanpostuak uztea eta Euskal
Herrira bizitzera eta lan egitera ekartzea litzateke
erronka. Ez da lan erraza, baina posible
da. Kanpotik datozen eskaintzak eta Herrialdeko
ikerketa talde eta zentroen eskariak uztartzea
lortu behar dugu. Horrez gain, euskal unibertsitate
sistemarekin konektatutako BERCak (Bikaintasuneko
Ikerketa Zentroak) sortzen jarraitu
nahi dugu, ikerketa arlo garrantzitsuez eta enpresa,
kultura eta ezagutza sektoreetarako erabilgarriak diren
arloez ardura daitezen.
Ikerbasque ikerketa motorretako bat izan daiteke Euskal Herrian,
baina zenbait euskal ikertzaile fundazioarekiko eszeptikoak
dira.
Gehiengoak pozik hartu duela uste dut; beste batzuek, berriz,
ikusminez hartu dute. Jende askok uste dute, eta ez zaie
arrazoirik falta, Ikerbasquek ikertzaileak ekartzeaz gain, bertako
ikertzaileak zaintzeko eta onenak bertan mantentzeko gai
izan behar duela, beste zentro edo herrialde batzuetara joan ez
daitezen. Ikerbasque kontziente da problematika honetaz guztiaz. (…) Ikerbasquek
Ebaluazio Batzordeek
aukeratutako
ikertzaileak hartzen
ditu arretaz, beren
jatorria kontuan hartu
gabe. Horrek ez
du esan nahi Ikerbasqueko
ikertzaile izateko
eskaera egiten
diguten, ebaluazioak
gainditzen dituzten
eta gurekin akordio
batera heltzen diren
ikertzaileak Euskal
Herrikoak (zazpi herrialdeetakoak)
izateak
benetako ilusiorik
egiten ez digunik. Munduko beste zentro eta unibertsitate
batzuetan ikasi duten euskal ikertzaileak Euskal Herrira ekartzea
erronka handia da, eta lortzen dugunean lorpen handi baten
modura bizi dugu.
Ikerbasque sortu eta ondorengo urte eta erdiari buruzko gogoeta
egiten:
Helburuak bete ditugu. 75 ikertzaile ekartzeko gai izan gara,
eta horietako gehienak bertan gelditzeko asmoa dute. Hiru BERC
sortzeko gai izan gara. Ziur gaude aukeratu ditugun arloetan
ikerketa transformatuko dutela: Klima Aldaketa (BC3), Matematika
Aplikatua (BCAM) eta BCBL (Brain, Cognition and Language).
2009an, politika berarekin jarraituko dugu: ikertzaileak
ekartzea eta BERCak edo Bikaintasuneko Unitateak sortzea,
nola Ikerbasquen, hala Euskal Herriko unibertsitate orotan.
Hala ere, ikertzaile baten prestakuntzak bi gako ditu: denbora
eta mugikortasuna.
Ikertzaile bat prestatzeak denbora asko eskatzen du, nahiz
eta programa ofizialek 3 edo 4 urteko doktoregoak sortzea gura
duten. Ikertzaile izatea oso zaila da eta izaten ikasteak denbora
asko eta esfortzu handia eskatzen du. Ikertzaile gazte batzuk
oso onak dira, baina ez dute herrialdetik irten nahi, eta hori
mundu global honetan ez da oso bateragarria lehen mailako ikertzaile
edo ikertzaile paregabea izatearekin. Mugikortasuna ezinbestekoa
da ikertzailearen lanbidean. Gazteei kanpora ateratzera
animatu behar zaie, eta ondoren, itzuli nahi izateko nahikoa
interesgarriak izango diren kontratu, giro eta testuinguruak
eskaini behar zaizkie.
Baina Mari Karmen Gallastegik oso argi du etorkizunean zein bideri
jarraitu behar zaion.
Dudarik gabe, Lisboako agendaren helburuak betetzea eta
itxaropenak gainditzea. Gaur egungo krisiarekin, langabeziarekin,
beldurrarekin eta ziurgabetasunarekin, batzuentzat hain
abstraktuak diren ikerketan eta ezagutzan inbertitzeak pena
merezi duela ulertzea ez da erraza. Hala ere, aukera paregabea
da ondoren berreskuratze fasea aprobetxatu eta ekonomia jardueraren
hedapenak prest harrapa gaitzan. I+G+B-n egiten dugun
inbertsioak ez du gure inguruko herrialdeen maximoen azpitik
egon behar. Bide horrek aurrera egiten utziko du.
|
|





