|
|
|
Ipar EHren erronkak (Gaindegiaren Zuzendaritza Batzordea)
Gaindegiak hautatua
Xabier Isasik, Gaindegiako lehendakariak, bere Zuzendaritza Batzordearen izenean Ipar Euskal Herriaren erronkak izeneko dokumentua sinatzen du. Bertan, Ipar Euskal Herriaren inguruan azpimarratu beharreko gaiak adierazten dira, Gaindegiaren aburuz.
Sar hitza
Gaindegiara biltzen garen pertsonok ekonomia eta gizarteko arlo desberdinetatik gatoz, euskal lurralde orotakoak gara eta gure Herriaren geroari arretaz begiratzen diogu. Izan ere, badakigu jakin gure Herriak, gaur egungo nazioarteko plazan duintasun handiz bizirauteko oinarri ezin hobeak dituela, baldin eta eragileen arteko lankidetza eta ahalik eta kohesio mailarik handiena bilatuz jokatzen baldin badugu.
Mundu mailan gertatzen ari diren aldaketa ekonomikoek nahiz Europako Batasunaren bilakaerak erantzun beharreko hamaika galdera paratzen dizkigute eragile sozial eta ekonomikooi. Euskal Herriko eragile ekonomiko eta sozialen artean bada erronka horiei erantzuteko grinarik, baina oraindik bide luzea dugu egiteko gure herriaren luze-zabalean bizi ditugun askotariko errealitateei behar bezala erantzuteko.
Gaindegiak arreta eta interes biziz jarraitzen ditu Ipar Euskal Herrian erronka horiei erantzuteko egiten ari diren ahaleginak. Interes horrek bultzatuta egungo egoerari ikusten dizkiogun zenbait ezaugarri azpimarratzera gatoz gogoeta saio honen bitartez.
Aintzat hartzekoak
Euskal Herria garapen jasangarriko unitatea. Mundializazioak eta Europako Batasun prozesuak gero eta beharrezkoago egiten dute Ipar eta Hego Euskal Herriak elkarrekin erantzutea aurrean ditugun erronka ekonomiko eta sozialei. Euskal lurraldeen arteko lankidetza Euskal Herriaren garapenerako zutarria da. Europan mugaz gaineko harremanak indar bereziz sustatzen diren honetan euskaldunak elkarlan horren txapeldun izan gaitezke.
Garapen jasangarriaren ildotik eragile sozialek eginkizun ordezkaezina dute. Proiektu eta dinamika berriak eraikitzeko lanean eragile sozialak izan behar dute protagonista naturalak. Gure lurraldearen aberastasuna bere eragile sozial eta ekonomikoak eta hauen lana dira. Nekez izango genituzke gaur egun euskarazko irakaskuntza sare zabala edo mugimendu kooperatibo indartsua gure arbasoek aldez aurretik ahalegin sendo eta iraunkor bat egin izan ez balute. Ikuspegi horretatik diogu, Ipar Euskal Herriak dituen erronkei erantzuteko bertako eragile sozio-ekonomikoen dinamismoa, konpromisoa eta inplikazioa beharrezkoak direla.
Ipar Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartuko duen instituzionalizazioa behar da bertako gaiak modu eraginkorrean kudeatu ahal izateko. Ekonomia suspertuko duen politika berriak abian jartzeko, edo bertako proiektuek eskatzen duten formazio sarea sortu ahal izateko gaur egungoa baino instituzionalizazio gradu handiagoa behar da. Hego Euskal Herriko instituzioekin parez-pare elkarlanean aritzeak ere eskatzen du instituzionalizazio gradu handiagoa.
Kezkatzekoak diren gaiak
|
![]() |
GAINDEGIA. 943 30 43 65 Tel./Fax. - Posta-e. Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain |