  
Euskal Herria osatzen duten 685 udalerrietatik 178k %25eko edo gehiagoko zahartze tasa dute. Honek esan nahi du Euskal Herriko udalerrien laurdena egoera oso larrian dagoela, hauetariko gehienak desagertzeko edota epe laburrean desertifikatzeko arriskuan egonik (biztanleria kopuru murritzagatik eta zahartze tasa altuagatik). Zahartze tasarik altueneko lurraldeak Nafarroa Garaian kokatzen dira, guztira 123 udalerri (nabarmentzekoak dira Pirinioaldea eta Erdialdea). Zahartze gaiak ongizate eta gizarte laguntzekin lantzera ohituta gaude baina komeniko litzateke prozesu honen alderdi ekonomikoa eta lurraldeari dagokiona ere lantzea.
Euskal Herriko udalerrien ranking-a. Demografia: zahartze indizea, 2011

Europako Batzordearen esanetan, espezializazio adimendunaren helburua da eskualdeek berrikuntzarako duten gaitasuna indartzea eta, lehiarako zer jardun-eremu abantailatsu dituzten identifikatu ondoren, haietan biltzea beren giza baliabideak eta finantza-baliabideak. Azken hamarkadatan, Europako eta Espainiako eskualde ugarik abiarazi dituzte dibertsifikazio eta berrikuntzako estrategiak, bai eta espezializazio adimendunekoak ere, eta horietako askok Europako Batzordeak hazkunderako estrategia-mota horiek sustatzeari ekin baino lehenagotik ekin diote bide horri. 
Euskal Herriko langabezia tasa %14,1ekoa da EPAren arabera
2012ko lehenengo hiruhilekoan Euskal Herriko langabezia tasa %14,1koa izan da, 2012ko apirilaren 27an INEk EPA inkestaren bitartez jasotako datuen arabera. Datua apalagoa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera, %13. Datuek erakusten dutenez, 2008tik gaur egunerarte langabezia tasa handitzen joan da apurka apurka.

gehiago

|
|